2012/10/11

Popielusko: la libertad está en nosotros


Murrizketak leku guztietatik, langabezia, manifestapenak, grebak, krisia … Historiaren momenturik txarrenean bizi garela dirudi. Gure ongi-izate gizartearen iraunkortasuna kolokan dago, eta inoiz ez garela bizi izan dogun moduan barriro biziko, behin eta barriz entzuten dogu.

Nire ustez, ezin gara hain ezkorrak izan. “Adinetakoek” badakigu momentu oso latzak be egon dirala historian zehar, eta “whatsupp” barik be bizi daitekela. Zer esango eben gure aitete-amamek? Ez dira momentu errezak; baina noiz izan da erreza bizitzea?

Momentu gogorretan pertsonaren alderik onena, ala txarrena atera daiteke. Gorrotoan ez jaustea batzuetan oso zaila da. Duintasunez justizia eta askatasuna aldarrikatzea arriskutsu bilakatu daiteke. Gaur, gure bideotekako azkeneko pelikula hau aurkeztu gura deutsut: “Popieluszko: la libertad está en nosotros”. Popieluszko Poloniako abade bat izan zan, eta 80. hamarkadan totalitarismo sobietarren aurrean abotsa altxatzea garesti ordaindu eban. Popieluszko filma biografikoa da eta efektu-bereziak barik, istoria eredugarri hau hurbiltzen deusku.

Kolore guztietako totalitarismoak, azkenean bardinak dira. Batzuk bandera urdina altxatuko dabe, beste batzuk gorria, beste batzuk gurutzea … baina azkenean danak bardinak dira.

Gure elizan be danatarik euki dogu. Frankismoaren garaian, Txileko diktaduran, Mussoliniren Italian… batzuetan eliza ofiziala diktaduren alde, edo oso hurbil agertu da, baina Jainkoari esker, kristau eredugarri, eta ausartak be euki doguz (Maximiliano Colbe, Josef Mayr-Nusser, Portugaleteko Ignazio Ellakuria... ) halako bat Jerzy Popieluszko da. Niri pelikula hau asko gustatu zat. Estereotipoak aupurtzen dauz, eta Popiluszkok martiritza jaso arren pelikulak trasmititzen dauana ez da atsekabea, itxaropena eta humore ona baino. Gustatuko jatzulakoan nago.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina