2012/12/19

El exótico Hotel Marigold


2012. urtea laster joango jaku. Eta beti lez, bere ostean, beste urte barri bat jaioko da, ilusioz eta aukeraz beterik. Naturak zikloak dauz: urtaroak; bizitzaren zikloa (haurtzaroa, gaztaroa, helduaroa eta zahartzaroa)…

Datozen urteotan gure gizarte inoiz baino zaharragoa izango dala dinoe. Baina zelan bizi zahartzaroa? Orain arte Gaztaroa izan da gizartearen eredua (ardura barik, edertasunaren aldarrikapena…) Carmen Amurriok dino orain medikuntzan sartzen diran ikasle gehienek “kirurgia estetika” egin gura dabela (“porque hacer tetas y culos es lo que da dinero” (sic.))… Egongo gara prest zahartzarorako? (Estetika tratamenduaz aparte?)

El exótico Hotel Marigold istorio arin hau (komedia erromantiko korala?) aurkeztu gura deutsut gaur. Ingalaterrako agure batzuek Indiara joatea euren bizitzako azkeneko urteak pasatzen erabagitzen dabe. Han, Marigold hotelean, gertakizun bitxiaz bizi izango dabez.
Pelikula hau, 2012.urteko azkeneko pelikula izango da gure bideotekan. Alaitz, 2013. urtea zuretzat “un año de cine” izatea opa deutsut. Ia gabonetan ospatzen dogun jaiotzak gure bizitzako aro guztiak argitzen dauzan. Eta krisialdiaren aurrean eta bizitzako arazoen aurrean Hotel Marigolden leloa erabili daikegu: “Al final todo saldrá bien y si no sale bien es que aun no es el final” (Ekialdeko jakituria)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina