2013/01/07

Profesor Lazhar


Askoren ustez, ez dauka barkamenik irakasleok kexatzeak. Baina klaseko lehenengo eguna, klaseko lehenengo eguna izango da beti, ezta?

Gaur amaitu egin dira gure oporrak, eta besteekaz konparatuta pribilegiatuak garala dinoe. Eta, bai. Egia esanda, ez dot ezagutzen pribilegio handiagorik, irakaslea izatea baino.

Baina zer da irakasle ona izatea? Eta, zer gara gu? Irakasle /andereño /maisu /hezitzaile /jagole /edukien transmisoreak?

Pofesor Lazharen filmean, guraso batzuek esaten deutsie Lazhar irakasleari: “No queremos que eduque a nuestra hija. Limítese a enseñar los contenidos de su asignatura” Gogorra da entzutea, ezta? Inoiz ezagutu dozuz halako gurasorik?

Lazhar irakaslearen pelikula asko gustatu zat. Biziki gomendatzen deutsut. Oporretan pentsarazi deust. Film hau Kanadan grabatu dabe, frantsesez;  baina izen propioak aldatuta, eszena batzuk grabatu ahal ziran Begoñazpi ikastolan bertan. Metodologia barriak, metodologia zaharrak, metodologien gainetik irakasle batzuk betidanik adierazi daben ikasleenganako konpromisoa … (Nik aspaldian, ez dagozala metodologia onak eta metodologia txarrak, irakasle onak eta irakasle txarrak baino pentsatu egin dot)

Azkeneko urteetan hezkuntza asko aldatu da. Baliabide barriak doguz, baina betiko arazoen aurrean (heriotzaren aurrean, esate baterako) gero eta baliabide gitxiago doguzala emoten dau. Zelan landu irakasle baten heriotza gelan? Gaur egun emoten dau adituak etorri beharko zirala beren beregi beste kontinente batetik, halako gaiak, gelan lantzeko. Nor ausartuko zan? Zer esango eban? Eta zer esango eben gurasoek?...

Gai asko agertzen dira pelikula honetan, eta esaldi askok hurrengo egunetan pentsaraziko deutsuelakoan nago. Irakasleen artean, filma ikusi eta gero, zine-foruma egiteko modukoa izango zan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina