2013/04/10

Prefiero el Paraíso


Hilabete honetan aurkeztu gura deutsudan pelikula: Prefiero el Paraíso da. Pelikula honetan Felipe Neriren bizitza azaltzen da. “Umore onaren santua” da Felipe. Eta pelikula hagiografiko honi esker pertsona eder hau ezagutzeko aukera eukiko dozu.

Pelikula hau ikusten neban bitartean Benedikto XVI.ak kargua itzi ebalaren barria jaso neban. Eta gertaera hau arin lotu neban film honegaz. Pelikularen amaieran, garai hartako Aita Santuak Felipe Neriri kardinalaren postua eskeini eutsonean, Felipek arin ezetz erantzun eutson, berak “paradisua nahiago ebala” esanez. Dirudienez, XVI. mendean kardinala izatea eta paradisuan sartzea oso gatza zan. (Eta gaur egun??) Halako zeozer pentsatu ote dau Benediktok? Hobe zala Aita Santuaren kargua iztea baina paradisuan sartzea? Kontzientziaren abotsari kasu egitea eta gaitzetik aldentzea? Batek daki.

Pelikula hau oso oso polita da. Berak jesuita izan gura eban, eta ameriketara joan. Baina Loiolako Ignaziok ez ebanez aukeratu Erroman geratu zan, Jainkoaren proposamenak entzuten; bere kontzientziaren arabera jokatzen; besteetaz, eta bereziki txiroetaz arduratzen. Nik oso gitxitan egiten dot negar, eta pelikula honegaz gogotsu egin nebala aitortu behar dot… baina ez da pelikula tristea, ez. Justu kontrakoa. Alaitasuna eta humorea dira nagusi
 
Antzeko beste pelikula bat dogu ikastolan: Don Bosco. Dbh 2. mailan urtero erabiltzen dogu santutasunaren gaia lantzeko eta pilo bat gustatzen jake ikasleei. Santu batzuen bizitzak eredugarriak dira, eta arima eta bokazioa elikatzeko noizean behin ikustea ez dago bat ere txarto. Aurtengo Zine Espiritualaren Astean be Prefiero el Paríso proposatu dabe, eta asko gustatu da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina