2013/05/28

Los miserables


“Los miserables” filma 2012ko abenduaren 25ean munduko leku guztietako zinemetan batera estreinatu zan. Bost hilabete geroago ikastolako bideotekan DVDa eskura dozu.

Film hau ikusi nebanean zuzenean gehien gustatzen jatazan pelikulen zerrendan lehenengo postura sartu zan. Bai, onartu egin behar dot. Pelikula honetaz maiteminduta nago.

Egia esanda, pelikula ikusi baino lehen 3 gauza hartu behar dozuz kontutan:

1.- Musikala da

2.- Abestiak ingelesez dagoz (Azpitituluak erderaz ikusteko aukera be badozu)

3- Oso luzea da (152’)

Hiru ezaugarri horiek gainditzeko kapaza bazara, esperientzia erlijioso hau eukitzeko prest egongo zinateke. “Los miserables” film zoragarri honek 3 oscar irabazi dauz aurten. Baina zortzi izendapenak merezi ebazan.

Victor Hugoren “Les miserables” maisu lanaren oinarrituta  1985. urtean musikalaren ingelesezko bertsioa Londresen estreinatu zan; eta oraindik, West Enden ikusi daikezu. 10.000 emonaldi egin eta gero, ikuskizunaren XXV. Urteurrena ospatzeko O2 Arenan emonaldi berezi bat egin zan. Bideotekan dogun “Los miserables” DVDaren bertsioa, saio bitxi hau ikusteko aukera be badozu.

Istorio honetan Maitasuna, letra larriz idatzita dago. Film honetan erromantizismoa da nagusi, baina ez da bat ere melenga. Kutsu erlijiosoa be badau eta barkamenaren indarra aldarrikatzen da, legearen interpretazio zorrotzaren gainetik. Baina ez deutsut gehiegi kontatu gure. Ustekabean harrapatzea nahiago dot.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina