2013/10/29

La caza


2013-2014ko ikasturte hau ondo hasteko, Irakasleentzako bideotekarako La caza filma aukeratu egin dot. La caza filma gogorra da, bai, baina ez gordina. Maisu bateri “barkaezina” dan gauza bat leporatuko deutsie. Baina bera errugabea da!

“Las dos caras de la verdad” edo “La duda” filmetan be pederastiaren arazoa agertzen da; baina kasu honetan txarto ulertze batengaitik hasiko da dana eta gure protagonista erabat inozentea da, eta argi dago (ikuslearentzat) hasieratik. Baina bere kontra, benetako ehiza hasiko da. Zer egingo zenduan zuk halako bat gertatuz gero? Zelan garbitu zure izena halako salaketa pairatuz gero? Hemen ikastolan be, posible izango zan halakorik gertatzea? Prozedurek gure umeak babesten dabez? Nahikorik? Eta gu?...

Cannes zinemaldian film honetako protagonistak (Mads Mikkelsen) aktorerik onena saria jaso eban, eta Europako Saietan gidoirik onena saria be jaso dau film honek. Danimarkako film honek harrapatuko zaituelakoan nago.

Bideotekan doguzan filmak gero eta gehiago dira, alde batetik hilero pelikula bat erosten dogulako, eta betetik, Joseinazek noizean behin pelikula bat oparitzen deuskuelako. Holan, gure bideotekaren fondoa gero eta zabalagoa da. Joseinazen azkeneko oparia klasiko on on bat da: El señor de las moscas. Film gogorra baina oso gomendagarria da hau, gizakien izaera, eta sozializazioaren paperaz jaubetzeko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina