2014/01/30

Vicente Ferrer


Gaur, urtarrilak 30, Bakearen aldeko eguna ospatuko da hainbat eta hainbat eskoletan. Aurten, kide batek Vicente Ferreren pelikula hau bideotekarako eskatu eustan, eta filma hau gomendatu gura deutsuegu.

Andereño honek Vicente Ferreren bizitza hurrengo testuan laburbiltzen dau:

VICENTE FERRER, bizitzarekiko bizitzarako konpromezua.

Vicente Ferrer i Moncho (1920-2009) gazteetan “Jesusen Lagundian” abade sartu zan, bere benetako gogoa asetzeko eta garatzeko asmoz: besteoi laguntzea.

1952. urtean Mumbai-ra misiolari ailegatu zanatik aurrera bere bizitza osoa emon eban Indiako behartsuenen sufrimendua pairatzeko. Zoritxarrez, bere lanak ez eban beti harrera ona izan ohitura eta egiteko era iraunkorrak daukazan gizarte baten. Indiako nekazarien sinpatia irabazi eban, baina ez buruzagi-klase, politikari-klase eta ekonomia-klaseen artean.

Are gehiago, 1964an agintari talde batek Vicente Ferrer Indiatik kanporatzeko agindua lortu egin eben, Baina orduko Lehen Ministroaren,Indira Gandhiren, laguntzari esker, Vicente eta bere misioa barriro onartuta izan ziran Indian.

Orduan Indiako lekurik pobreenetariko batera (Anantapur-era) abiatu eta bertan gelditu zan bere bizitzako misioa betetzen. 1970. urtean Jesusen Lagundia itzi eban eta Ane Perry kazetari ingelesagaz, gero bere emaztea izango zanagaz, “Fundación Vicente Ferrer” sortu eban.

Fundazioarekin, besteak beste, hiru ospitale, IHESaren ospitale bat, jaiotze-kontrol zentro bat, 14 baserri-klinika, 1.696 eskola, 30.000 etxebizitza inguru eraiki eta 2,7 milioi zuhaitz landatu ebazan, pertsona askori laguntza garrantzitsua eskainiz. Fundazioaren diru iturri nagusia diru-emoile edo babesle partikularrak dira.
Imanol Ariasen antzezlan lan hau gustatuko jatzulakoan nago.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina