Gaur
bideotekan sartuko dan pelikulak 7 Oscar
ezbardin lortu daikez, euren artean filmik onenarena.
Marte pelikula,
zientzia-fikziozko film ederra da. Istorioak harrapatuko zaitu. Ekaitz baten
ondoren, Mark Watney, Estatu Batuetako astronauta bat Marten abandonaturik itziko
dabe, hilik dagoala pentsatzen… Baina, Mark ez dago hilik, eta zientzia eta
bizitzeko gogoa erabili beharko dauz bizirik ateratzeko.
Pelikula
askotan espazio-lehiaketa eta “konkista” agertzen da. Bideotekan Gravity
filma be badogu. Batzuen ustez, honetan gastatzen dana larregi da. Aurten,
esate baterako, NASA-k 18.500 milioi $ honetan gastatuko dau. Halako dirutza
gastatzea, justifikatuta egon daiteke? Zertarako bilatu bizitza handik, ez
badogu hemengoa zaintzen?
Dana dala,
unibertsoaren handitasunak gure ziurtasunak behin eta barriz kolokan ipinten
dauz. Nondik gatoz? Nora goaz? Zer egoan Big bang baino lehen?...
Batzuetan
binomio batzuk aurkari aurkezten deuskue:
zientzia ala erlijioa; teknologia ala humanitateak.
Egia esanda, nire
ustez, zientzia eta erlijioa, teknologia eta humanitateak ez dira bateraezinak,
osagarriak baino.
Ez dakit
zergaitik, baina batzuk eliza Big Bang-en teoriaren aurka dagoala pentsatzen
dabe. Guztiz kontrakoa izan danean, Big
Bang-en teoria Georges
Lemaître deitutako abade batek proposatu eban !! Artikulu interesgarri
honetan: “Un cura dio la “más bella explicación de la Creación”,
según Einstein” Big Bang-en teoriaren historia
kontatzen da. Hantxe bertan azaltzen danez, garai horretako Aita Santuak Big
Bang-en teoria “dogma” bihurtu gura eban, baina Lemaitrek hori ez egitea
aholkatu eutson. Zientziak bere bide propioa eduki behar daualakoan. Garai
horretan “fededunek” unibertsoak sorrera ebala defendatzen eben; “ez fededunek”
unibertsoa betidanik existitu zala mantentzen eben bitartean.
Duda barik, zientzialariak
pertsonak dira, eta bakoitzak gura dauan sinesmena eukiko dau. Han doguz
muturreko adibide bi: Alde batetik, Yuri Gagarinek “zeruan jainkorik ez egoala”
esan ebala kontatzen da, gezurra
izan arren. Beste alde batetik, ilargian jan eta edan ziran lehenengo “gauzak” Kristoren
gorputza eta odola izan ziranak baieztatzen da. Dirudienez astronauta gehienak
sinestunak dira… baina ezin dabe adierazi. Batek daki.
Amaitu
baino lehen, eta barkatu gaur be izugarrizko txapa botatzeagaitik. Batzuek
Marten bizitza topatuz gero, elizak bere doktrina aldatu beharko daula dinoe…
Kar, kar, kar… Azkeneko Aita Santu biek Eliza alienigenak
bataiatzeko prest dagoala argi esan dabe (Estralurtarrek hori eskatzen
badabe, jakina !!)... Azkenean, Katoliko
berbak hori esan gura dau: Unibertsala
(Arraza, hizkuntza, nazio, baita unibertsoko adimendun espezie guztientzat).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina